function key
- 1. Inform.
Funtzio bat egikaritzeko agindua emateko erabiltzen den tekla. Termino hau, oro har, F1, F2, F3... izeneko hamabi teklak izendatzeko erabili ohi da. Haien eginbeharra sistema eragilearen eta aplikazioaren araberakoa da, eta tekla bakoitza, beste tekla batzuekin konbinatuta, zazpi eragiketa desberdin egiteko programa daiteke.